XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honez gero, alderdi politiko bati ez zaio aski helburu eta xede xuxenak mugatuz ihardutea.

Besterik ere behar du: hots, herriak bere egin ditzazkeen kontsiña eta norabideak igorri behar ditu taktika eta estrategia egoki baten hildotik lagunduz eta herritar klaseak organizatuz.

Ez datoz batere gaitz, hemen esan diren zenbait gauza, euskal ezkerraren munduan ari diren erakunde batzuentzat.

Euskal ezkerraren mundu nahasi horretan, aspaldi honetan, ez da bere barneko harreman berezietan kritika girorik deus ere hautematen eta bai, guztion galerarako, jauntxokeri nabarmenik non nahi ikusten.

Bestalde, aldiz, eta mundu honetan bertan, euskal proletargoa organizatzeko baino areago saiatu da (eta honela ezin izan euskal langileriaren banguardia, hemen batzuk beren burua horrela bataiaturik badute ere) burges-ttipi erradikalari dagokion politika mota bat lantzen.

Areago, eta are gehiago gainera euskal herritar klaseen instrumentu izan ordez, beronen dirigente jauna izateko lekua betetzen. (Jarraitzeko).